Síguenos en redes sociales:

Urola eskubaloi taldeak Lloret Cup txapelketa jokatuko du

144 jokalari, teknikari, zuzendari eta laguntzaile joango dira Gironako Lloret de Mar herrira

Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, Urola Eskubaloi Kluba Lloret Cupera itzuliko da. Kataluniako Lloret de Mar herrian antolatzen den nazioarteko txapelketa honen 12. edizioa izango da. Europako 60 klubek eta 800 jokalarik baino gehiagok parte hartuko dute. Larunbatetik apirilaren 6ra jokatuko da.

Urretxu eta Zumarragatik 144 jokalari, teknikari, zuzendari eta laguntzaile joango dira. Larunbatean abiatuko dira, 5.00etan, Zumarragako geltoktik.

Urolakoek Norvegiako, Lituaniako eta Bosnia eta Herzegovinako taldeei egingo diete aurre, besteak beste.