Leitzako Xabat Illarregik irabazi zuen larunbatean Osinberde saria, eta beraz, Osinalde sariketako finalean izango da; apirilaren 15ean jokatuko da Gabiriako Osinalde Elkartean. Azkoitiako Unai Izagirre ere finalean izango da, izan ere bigarren sailkatua izan zen larunbatean.

Bi bertsolari hauekin batera, Bittor Altube (Abadiño), Maddi Aiestaran (Beasain), Iker Ormazabal (Hernani) eta Ekhiñe Zapiain (Bera) aritu ziren lanean.

Bestalde, Zabelek (Zaldibiako Bertsozale Elkarteak) aitortza egin zien Joakin Zubeldia Zarra eta Josebe Esnaolari, Osinberde Saria egiten hasitako garaian Joxepaneko martxa eramaten zuen bikoteari.