‘Gure kanoa’ ikuskizuna izango da Orion
Apirilaren 1ean izango da txotxongiloak ikusteko aukera kultur etxean 17.30etik aurrera
Gure kanoa txotxongilo ikuskizuna izango da apirilaren 1ean Orioko kultur etxean arratsaldeko 17.30etik aurrera.
Ikuskizuneko sarrerak eskuragai daude dagoeneko www.entradium.com webgunean bost euroren truke. Kultur etxean ere lor daitezke.
Ikuskizunak Senegalgo Abba haurraren istorioa kontatzen du. Abba Selegalgo arrantzale familia batean jaiotako haur ausart eta xarmargarria da. Arrainen Etxean arrantza egiten jarraitu ahal izateko, ikaragarrizko abentura batean murgilduko da. Bi hemisferioetako herrialdeen arteko harremana eta ama lurraren zaintza ditu aztergai ikuskizunak.
Temas
Más en Bertan
-
UKUE impulsa iniciativas para las empresas de Urola Kosta
-
Arbil pone luz a herencias y donaciones con una charla en Kultur Elkartea de Deba el jueves, 6 de noviembre
-
Urola Garaiko Movemberrek gizonezkoen osasunaren inguruan hausnartzera deitu du
-
Errenteria abrirá las taquillas y duchas para los participantes de la Behobia