Lezoko Udalak LezOn bere aldizkariaren 14. alea argitaratu du. Herrian etxez etxe banatu badute ere, udal webgunean irakur daiteke edo Kultura Aretoan eskuratu.

Edizio berri honetan, gai ugari jorratzen dira: Arraitokiri buruzko azken albisteak, bertakoentzat aparkatzeko zonalde berrien informazioa, herrian kirola egiteko dauden aukerak, ekoizpen eta kontsumo ardura-tsuari buruzko gakoak…

Gainera, udal talde politikoen iritziak ere jasotzen dira eta kontrazalean XXXVII. Lesoinuren egitaraua kontsulta daiteke, martxoan zehar luzatuko den ekimena.