Herriko jaietako ekitaldi eta jarduerak antolatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Zumaiako Udalak. Martxoaren 29ra arte izango dute elkarteek jaiekin lotutako ekitaldien-tzat laguntza ekonomikoa eska-tzeko aukera. Laguntzak 2023an egin diren eta egingo diren jarduera guztiak hartzen ditu barne. Dirulaguntza orokorrak, eta an-tzerki eta dantza arlokoak laster jarriko dituzte martxan.

Informazio gehiago lor daiteke 943 861 056 zenbakira deituta. Eskaera orria eranskinekin aurkeztu beharko dute ordezkariek udaletxean, Alondegian edota egoitza elektronikoan www.uzt.gipuzkoa.eus.