Pazko Aste honetarako Urretxuko Udalak haurrentzako eta gaztetxoentzako ekintzak antolatu ditu eta Santa Barbaran eta Ederrena pilotalekuan izango dira.

Santa Barbaran 9 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzako ekintzak egongo dira, apirilaren 12an, 13an eta 14an: 11.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 18.00etara.

12an eta 14an goizez eta 13an arratsaldez, altxorraren bila jolastuko dute Irimoko magalean. Horretaz gain, apirilaren 12an eta 14an arratsaldez eta 13an goizez, ginkana probak egongo dira. Saio bakoitzeko 2,5 euro ordaindu behar da. Parte hartu nahi dutenek kultur etxean izena eman behar dute: martxoaren 27tik 31ra, 11.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 19.00etara.

Pilotalekuko ekintzak 2-10 urte bitarteko haurrentzat izango dira. Zumarragako Udalarekin batera antolatu dituzte. Apirilaren 11tik 14ra, 11.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 19.00etara (11n arratsaldez soilik) ikastaroak eta jolasak egongo dira. Sarrerak 2,5 euro balio du. Egun osokoak, 4 euro. Sarrerak bertan erosiko dira.

Legazpin ere haurrentzako ekin-tzak antolatu dituzte: larunbatean, 17.00etan Euskal Herria plazan, ginkana egingo dute Sorgintxulo aisialdi taldearekin. Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako haurrek parte hartu ahal izango dute ekintza honetan.

Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak antolatu du, haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera sustatzeko programaren barne. Udalaren webgunean eman behar da izena. Bihar da horretarako azken eguna.