Síguenos en redes sociales:

Arditurrik ‘Iparra galdu gabe’ orientazio jolasa antolatu du igandean

‘Mater’ ontziak egun berdinean Donibaneko Alabortza hondartza garbitzeko deialdia egin du

Arditurrik ‘Iparra galdu gabe’ orientazio jolasa antolatu du igandean

Datorren igande goizean Arditurriko parketxeak familian pasatzeko plan berri prestatu du Oiartzungo meategietako eremuan. Bertako inguruan barreiatutako frogak bilatu beharko dituzte bisitariek, Iparra galdu gabe jolasaren bitartez.

Ekintzak ordu eta erdiko iraupena izango du eta abiapuntua Arditurriko parketxea izango da. Ibilaldia erraza da, hiru kilometro ingurukoa. Eta jarduera elebitan burutuko da.

Parte hartzeko prezioa helduen-tzat bost eurokoa da eta hamabi urte bitarteko haurrentzat, hiru eurokoa da. Derrigorrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea parte hartu ahal izateko.

Informazioa eta erreserbak Arditurri parketxean egin behar dira (tel.: 943 495 069 edo 688 895 068 eta emaila: arditurri@gipuzkoanatura.eus).

Bestalde, Mater museoak igande goizerako ere ekimen bat antolatu du. 11.00etatik 13.00etara itsas hondakinen bilketa burutuko dute bolondresek Pasai Donibaneko Alabortza hondartzan. Parte har-tzeko aldez aurretik izena eman beharko da, nahiz eta ekitaldia doakoa izan. Ekintza hau familian egiteko aproposa dela adierazi dute Mater museotik

Telefonoa 619 814 225 eta emaila info@mater.eus dira.