Harrobiak proiektua martxan jarriko da Oarsoaldea eskualdean. Helburua enpresen eta haien lan-egoera hobetu nahi duten pertsonen artean zubiak eraikitzea da, gizarteratzean eta laneratzean laguntzeko.

Horretarako, bost topaketa egingo dira talentu bila dabiltzan enpresak eta beren lan-egoera hobetu nahi duten pertsonak konektatzeko helburuarekin, Oarso-Sare proiektuaren zati gisa. Proiektu honek gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonen enplegu egoera eta laneratzea hobetzea du helburu, prestakuntzaren eta laguntza pertsonalizatuaren bidez.

Lehenengo topaketa teknologia berrien sektorean egingo da, martxoaren 29an, Errenteriako Badalab laborategian, 12.00etan.

Esan bezala, guztira bost bilera sektorial antolatuko dituzte, hiru hilean behin, eraginpeko sektoreko enpresak eta langabeak biltzeko. Horietan, enpresek sektorearen errealitateari helduko diote, eta, besteak beste, gai hauek azalduko dituzte: enpleguarekin zerikusia duten gaiak, eskatzen dituzten profilak, langileak kontratatzeko unean dauden zailtasunak, besteak beste. Bilera hauek ere enpresaren ikusgarritasuna handitzeko eta ezagutzak partekatzeko baliogarriak dira.

Proiektua % 85ean finantzatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Elkar-Ekin Lanean ekimenak, Zabalduz Kooperatiba Elkarteak gidatzen du eta Oarsoaldea garapen agentziaren, Peñascal taldearen, Katea Legaiaren eta Adecco Fundazioaren laguntza du.