Martxoan Bertsoko bigarren kanporaketa Urretxun
Mikel Iturriotz, Arkaitz Aizpuru eta Beñat Torresen Botxan Magoa taldea nagusitu da
Ostiral gauean Martxoan Bertsoa taldekako txapelketako bigarren kanporaketa jokatu zen Urretxuko Soraluze tabernan. Botxan Magoa (Mikel Iturriotz, Arkaitz Aizpuru eta Beñat Torres), Xelebrek (Uhaitz Oiartzabal, Gorka Murua eta Sustrai Goenaga) eta Gorka ta konpainia (Gorka Santesteban, Uxue Fernandez eta Aitor Lizarazu) taldeek parte hartu zuten. Botxan Magoa taldea nagusitu zen.
Hirugarren eta azken kanporaketa ostiralean jokatuko da: 22.30ean, Zumarragako Urola tabernan. Hitzurde larrosak (Amaia Iturriotz, Antton Fernandez eta Eneko Beretxinaga), Bandolerok (Jon Mendizabal, Joseba Salegi eta Martin Sagastibeltza) eta Xamuir (Irati Sanchez de Arevalo, Samuel Segade eta Xabier Meabe) taldeek parte hartuko dute.
Temas
Más en Bertan
-
Errenteria: Tres meses de trabajos en el ascensor de la calle Parke
-
Andoain: "EH Bildu retrasa la solución al problema de la carretera”
-
Lazkao: consenso total para aprobar las Ordenanzas Fiscales de 2026
-
El PNV hace un balance positivo de su primer año de andadura como socio de gobierno del PSE-EE en Eibar