Gaur martxoaren 8 da, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta horren harira, Idiazbalgo eta Ormaiztegiko Udalek egitarau berezia antolatu dute.

Ormaiztegin Ttipi-Ttapa Morea izango da goizeko 10.30tik 11.30ak bitartean. Musikak girotutako ekintza izango da hau. Arratsaldean, aldiz, herriko emakumeek topaketa egingo dute, eta txokolatada batez disfruta-tzeko aukera izango dute. Gizarte Etxean gauzatuko den ekitaldia da eta 17.30ean hasiko da.

Idiazabalen, berriz, herri eskolako haurrek murala margotuko dute gaur goizean.

Arratsaldean, Aizan! talde feministak antolatuta, elkarretaratzea egingo da Plaza Nagusian, 18.30ean.

Datozen egunak

Idiazabalen egitarauak aurrera jarraituko du biharko eguna behin gaindituta. Esaterako, bihar tertulia feminista izango da Ahalduntze Eskolako partaideekin.