Usurbilgo EAJ/PNVko udal taldeak Hiri Antolamenduko Plan Orokor berriari, HAPOari, zortzi alegazio eta beste hainbeste eskaera aurkeztu dizkio udaletxeko erregistroan aurkeztutako idazkiaren bidez.

Jeltzaleen esanetan, “plan berria lurzorua sailkatzeko eta antolatzeko tresna hutsa da, interes orokorrak eta kolektibitatearen arazoak eta beharrak alde batera utzita”.

EAJk industria eta enpresa eta teknologia parkeen erabilera mistoko eremu bat sortzea proposatzen du Luzuriaga parean, N-636 eta GI-11 errepideen artean. Gainera, lehen sektoreari begira nekazaritza, abeltzain-tza eta arrantza industria berriak baimentzea defendatzen du.

Jeltzaleek egiten duten beste kritika bat lurzoru urbanizagarri gisa sailkatzen den azalera oso eskasa dela da.

Azkenik, herriko eremu urbanistikoen artean jarraipenik ez dagoela diote.