Igandean UZ Trail lasterketa egin zen. Euskadiko Txapelketa egon zen jokoan. Lasterketa luzean, gizonezkoetan, Aritz Egea urretxuarra nagusitu zen. Bigarren postuan Alvaro Ramos sailkatu zen eta hirugarrenean Hodei Samaniego. Emakumezkoetan, onena Malen Osa oñatiarra izan zen. Bigarren Ainhoa Sanz urretxuarra sailkatu zen eta hirugarren Irati Zubizarreta beasaindarra.

Hamabi kilometroko lasterketari dagokionez, gizonezkoen artean Ibai Larrea antzuolarra nagusitu zen. Bigarren postuan Jon Baz sailkatu zen eta hirugarrenean Aimar Azpiroz. Azken hau 23 urtetik gorakoa denez, Euskadiko Txapelketako podiuma Unai Bazek osatu zuen. Emakumezkoetan, lasterketa Carrodilla Cabestrek irabazi zuen. Bigarren postuan Jone Fuente sailkatu zen eta hirugarren postuan Lara Estebanez legazpiarra. Euskadiko Trail Txapelketako podiumera Herrera eta Iara Auzokoa igo ziren.

Sei kilometroko lasterketari dagokionez, gizonezko onena Juan Abaitua izan zen. Bigarren Ibai Angulo azpeitiarra sailkatu zen eta hirugarren Xabat Elortza oriotarra. Beraiek osatu zuten 20 urte azpikoen podiuma. 18 urte azpikoena Ethan Cabanillas segurarrak, Oier Arruti hernaniarrak eta Asier Castañok osatu zuten. 16 urte azpikoena, berriz, Jon Eskisabel gabiriarrak, Liam Cabanillas segurarrak eta Daniel Sagarnak. Emakumezkoei dagokienez, onena Alluitz de Bilbao izan zen. Bigarren Jone Oaar sailkatu zen eta hirugarren Alba Linares. Euskadiko Txapelketari dagokionez, 20 urte azpikoen podiuma Oaarrek, Linaresek eta June Angulok osatu zuten.

18 urte azpikoen Euskadiko Txapelketari dagokionez, txapelduna De Bilbao izan zen. Bigarren postuan Olatz Martinez sailkatu zen eta hirugarrenean Nahia Pombo. 16 urte azpikoen Euskadiko Txapelketa Malen Marurik irabazi zuen. Bigarren postuan Olaia Olabarrieta sailkatu zen.