Urtero legez, aurten ere, Martxoak 8 Emakumearen Nazioarteko Eguna aldarrikatu nahi dute Astigarragan. Horretarako, herriko hainbat eragilek eta Udalak zenbait ekin-tza antolatu dituzte.

Honela, martxoaren 8an, asteazkenean, 12.15ean udaletxe aurrean kontzentrazioa eta 18.00etan manifestazioa egingo da. Manifestazioa Emakumeon plazatik abiatuko da eta Erriberan amaituko da.

Emakumeon Etxeak eta Gazte Asanbladak martxoaren 11n egun berezia antolatu dute herritar ororentzat. 11.30ean, Musika, bizipenak eta generoa solasaldia eskainiko dute. 14.00etan bazkaria egingo dute eta, bazkalostean, 16.30ean, Jam-saioa egongo da. Ekintza guztiak Emakumeon Etxean bertan izango dira.

Azkenik, Erribera kulturgunean aste honetan zenbait ekin-tza egongo dira emakumea ardatz hartuta.