Antzuolako parrokiaren 500. urteurrena ospatuko dute hainbat ekitaldirekin
1523an eliza eraikitzeko baimena eman zuen bulda egongo da ikusgai sakristian datorren igandean
Antzuolak bazeukan Uzarragako San Joani eskainitako parrokia bat, baina Aita Santua zen Clemente VIII.ak emandako bulda batek 1523ko urtarrilaren 15ean orain Herriko plaza dagoen tokian, Olalde inguruan, eliza berri bat eraikitzea ahalbidetu zuen. “Urte hartarako 150 pertsona ziren kalean bizi zirenak eta zaila nahiz neketsua, batez ere neguan, egiten zitzaien zahar, gaixo, ume eta haurdun zeuden emakumeei bi miliatara zegoen Uzarragara joatea elizkizunetara”, azaldu du Iñigo Ramirez de Okariz historialariak.
Beraz, bost mende pasatu dira Aita Santuak Errukizko Amaren parrokia eraikitzeko baimena eman zuenetik aipatutako dokumentuaren bitartez. Efemeride hau aitzakia da 500. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldirekin. Ramirez de Okarizek berak Herriko parrokia, 500 urteko ondarea hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean Olaranen (18.30ean). Larunbatean (martxoak 11) ate irekiak egingo dituzte, 11.30etik 13.00etara, eta 18.30etik 20.00etara. Gainera, zabaltzeko unean, goizean zein arratsaldean, bisita gidatuak antolatuko dira.
Igandean, aldiz, Donostiako Elizbarrutiko gotzain den Fernando Pradok meza esango du (11.00). Ondoren, pergaminozko bulda ikusgai jarriko dute sakristian, 12.00etatik 13.00etara.
Temas
Más en Bertan
-
Arrasate rescatará la memoria musical de las pioneras del blues
-
Cerca de un millar de corredores de montaña se dará cita en Azpeitia el próximo 10 de mayo
-
“Eventos como el apagón pueden provocar situaciones de pánico altamente contagiosas”
-
Ereñotzuko Txirrita eskolak euskara eta kulturartekotasun proiektua azalduko du