Síguenos en redes sociales:

URRETXUKO UDALA

Gazteriaren partaidetza sustatzeko estrategian aurrerapausuak

Haur eta nerabeen parte hartzea bultzatzeko ‘PIZTU gazte mahaia’ jarri zuen abian Udalak 2021ean, eta orain beste urrats bat eman du Haurren hiri eta herrien Euskal Sarera atxikituz

Gazteriaren partaidetza sustatzeko estrategian aurrerapausuakUrretxuko Udala

Bi urteko lanketaren ostean, Urretxuko Udala prest dago eta erabaki du HaurEkin, Haurren Hiri eta Herrien Euskal Sarera atxikitzea. Eusko Jaurlaritzak zuzentzen duen sare honen oinarria eta lanerako ardatza Francesco Tonucciren Haurren Hiria da. Proiektu honek tokiko politikan ume eta nerabeen parametroa txertatzearen alde egiten du eta bere helburua da gure harremanak, baliabideak eta espazio komunak eraldatzea, gure udalerri eta hirietan konfiantza eta autonomia, partaidetza eta osasun baldintzak berrezarriz. 

haur eta nerabeei zuzendutako ekimena

Urretxu se suma a la red HaurEkin, impulsada por el Gobierno Vasco, para la participación de la infancia y la adolescencia en la vida local

“Haur eta nerabeen Urretxu bat nahi dugu, non nerabeak ikusle pasibo izatetik eragile aktibo izatera pasako diren, rol aktibo bat izango dute eta horretarako ezinbestekoa da eurekin parte hartzeko formulak lantzea eta parte hartzeko espazio eta aukera errealak eskaintzea”, adierazi dute Urretxuko Udaletik. 

Sare honek, gainera, aukera emango dio Urretxuko Udalari beste udalerri batzuetako proiektuak ezagutzeko, zalantzak partekatzeko eta praktika onak ikusi, ikasi eta bereganatzeko.

Piztu Gazte Mahaia surge de la apuesta del Ayuntamiento por reforzar el área de Juventud con la colaboración de los centros escolares

Piztu Gazte Mahaia

Hasieran aipatu moduan, Urretxuko Udalak lanketa bat egin du esparru horretan eta lanketa horren emaitza da Piztu Gazte Mahaia, Nerabeen Kontseilua izenez ere ezaguna. Mahai horren inguruan, Udalak adierazi du Gobernu taldeak beti izan duela garbi Gazteria arloa bereziki indartu behar zutela: “Urte askoan modu berean funtzionatu duen esparrua da eta buelta bat eman behar zitzaiola uste genuen eta hala islatu genuen, gainera, legealdi planean. Horregatik, 2020an Eusko Jaurlaritzaren proiektu pilotuan sartzeko aukera iritsi zenean, ez genuen bitan pentsatu. Prozesu luzea izanda, bere argi eta itzalekin, zailtasunekin, noski, baina asko ikasi dugu eta ikasten jarraitzen dugu, hau hasi baino ez delako egin”, esan dute. 

HaurEkin ekimenaren ekitaldia

DBH 3. eta 4.mailako ikasleez osatutako mahaia hilero biltzen da, non haien intereseko gaiak lantzen diren, aisialdia esaterako. “Mahai honetan diseinatzen da, elkarlanean, nerabeen aisialdirako programa. Gai konkretuak ere lantzen ditugu, azkena esaterako pump track-a izan da. Gazteek eskatu zuten, Udalak proiektua enkargatu zuen eta gero eurak izan ziren parte-hartze bilera batean adituekin zalantzak argitzeko aukera izan zutenak eta proposamenak egiteko ere bai, eurak baitira, azken finean, erabiltzaileak”, argitu du Udalak. 

Del Consejo de Adolescentes surgen propuestas como la construcción de un pum track, que estará terminado en marzo

Pump track berria, martxoan

Bestalde, aurki, pump track pista erabilgarri egongo da Teresa Berriotxoa parkean, Matxinportan. Arestian aipatu moduan, enpresak proposatutako diseinua bilera batean partekatu zen herritarrekin, batez ere nerabeekin, eta bertan jasotako ekarpenekin azken diseinua egin zen: bi pistako pump track-a. Lehen pista, errazagoa, 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta bigarrena, aldiz, eskarmentua duten erabiltzaileentzat, pista senior deritzona. Gainera, espazio libre bat ere utzi da parkean, etorkizunean pista zailago bat eraiki ahal izateko. Hala, Urretxuk hasiberriek eta profesionalek ere erabil dezaketen pump track parke bat izango du. 

Pump track pista berria