“Aurrera egin nahi dugun edo berdin geratu nahi dugun erabaki behar dugu”, aldarrikatu zuen Imanol Goenaga EAJko alkategaiak aste honetan Basteron egin duten aurkezpen publikoan. Zerrendaburu jeltzalearen ustez, “Andoainek ez du ez lidergorik ez norabide argirik izan azken 40 urteetan”.

Eider Mendoza diputatu nagusigaiak eta Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak parte hartu zuten ekitaldian. Bastero Kulturgunean bildutako kide eta jarrai-tzaileen aurrean, Goenagak Andoaini bultzada berri bat emateko asmo sendoa agertu zuen, Udalean lidergo berri batekin, proiektu garrantzi-tsuak dituen talde batekin, ilusioz eta “Andoainek aurrera egin dezan” lan egiteko gogo handiarekin. Ekitaldian Arantxa Tapia Sailburua ere izan zen –azken urteotan Goenaga haren kabineteko kide izan da–, eta baita Buruntzaldeko alkategaiak eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaiak ere.

Joseba Egibarrek Andoaingo hautagaiari babes osoa eman zion, “EAJren printzipioak eta balioak defendatuz eta herritik zein erakundeetatik egindako lana defendatuz”.