Síguenos en redes sociales:

Aukeren Azoka egongo da Zumarragan

Aukeren Azoka antolatu da Zumarragan ostiralean, Bi-Tartean elkartearen eskutik. 10.00etatik 20.30era egingo dute, Zumarragako Euskadi plazan (azokan) eta bi herrietako hainbat saltokiren aurrean.

Azoka dinamizatzeko ekintzak egongo dira. Musikak giroa alaituko du egun guztian zehar eta arratsalderako hainbat ekintza antolatu dituzte. 17.30etik 20.30era haurrentzako atrakzioak egongo dira (Atracciones Sanz), Josu Rodriguez DJak jendea dantzan jarriko du eta Suhotz eta Goxoa foodtruck-etan janaria eta edaria salgai jarriko dute. Azokan parte hartuko duten merkatariek txartelak banatuko dituzte bezeroen artean, arratsaldean foodtruck-etan trukatu ditzaten.

Horra hor azokan postua jarriko dutenen zerrenda: Aitxu paper-denda, Alex Kirolak, Aspace elkartea, Bidegorri, Elisabeth ile-apaindegia, Ezpeleta argi-denda, Formatek, Josune janari-denda, Julita mertzeria, Kuttun, Kux-Kux, Marai&NkN, Mentxu y Yone, Mari mertzeria, Naif Concept Store, Opticalia Urretxu, Stylo, Titare eta Centro Sabiam.

Horietako batzuk eta beste askok beraien produktuak denda aurrean jarriko dituzte: Aitxu paper-denda, A.M. mertzeria, Amane, Apalategui Kirolak, Argiki argi-denda, Arku, Baby, Doss, Ederki, Goilore, Inaxio, Intersport Loramendi, Josune janari-denda, Ormazabal bitxitegia, Julen, Julita mertzeria, La Perla, La Perla Etxea, Laskurain, Mentxu y Yone, Milar Lagun, Natalietta, Oskarbi oinetakoak, Otxaran, Quo edertasuna, Santa Cruz margoak, Urbe, Urdangarin burdindegia eta Xarmanki.