Maiatzaren 28an egingo diren udal eta foru hauteskundeetarako EH Bilduren alkategaia izango da Gorka Murua Makuso, gaur egun herriko alkatea dena.

EH Bilduren Irurako herri ba-tzarrak berretsi berri du Muruaren hautagaitza, postua betetzeko eta Irurako zerrendaburu izateko “pertsonarik egokiena” delakoan. Azken legealdian, Muruak eta bere lantaldeak egindako “lan bikainak” babesten du, besteak beste, bere hautagaitza eta hasitako bide egokiari beste lau urtez jarraipena emateko “ezinbesteko pertsonatzat” jo du ezkerreko koalizioak. Datozen asteetan hautagaitza osoa aurkezteko asmoa dute.