Luken Garitano urretxuarra, bikain Espainiako Kopan
Asteburuan eslaloma, eslalom erraldoia eta super erraldoia irabazi ditu, Lleidako Espot estazioan
Luken Garitano eskia-tzaile urretxuarrak U16 mailako (15-16 urte) Espainiako Kopako hiru proba jokatu ditu asteburu honetan Lleidako Espot estazioan eta hiruak irabazi ditu.
Ostiralean eslaloma irabazi zuen, larunbatean eslalom erraldoia eta igandean super erraldoia. Garitano Espainiako Kopako liderra da. Bere hurrengo erronka martxoa amaieran Sierra Nevadan jokatuko den Espainiako Txapelketa da.
Bere arreba June ere denboraldi bikaina osatzen ari da. Duela bi aste bi proba irabazi zituen Italian, Bormio herrian. Eslalom modalitateko probak irabazi zituen. Eslalom erraldoiko bi proba ere egin zituen. Batean zazpigarren egin zuen eta bestean hirugarren. 17 eta 24 urte arteko eskiatzaile onenek parte hartu zuten. Martxoaren amaieran Espainiako txapelketa jokatuko du berak ere.
Temas
Más en Bertan
-
Gobierno Vasco propone construir vivienda de alquiler en Errenteria
-
La rotonda de Artzabal de Deba cambia de cara para mejorar la convivencia entre viandantes y vehículos
-
Las primeras viviendas protegidas de Salberdin sur en Zarautz ya pueden ser habitadas
-
Zestoa aprueba por unanimidad un presupuesto de siete millones de euros para 2026