Mikel Serrano izango da Zumarragako PSE-EEren alkategaia. Hautagaiaren aurkezpena atzo eguerdian egin zuten, PSE-EEren Zumarraga eta Urretxuko egoitzan.

Ekitaldian Jose Inazio Asensio Gipuzkoak sozialisten buruak eta Nerea Errasti Urretxu eta Zumarragako PSE-EEren buruak ere parte hartu zuten. Biek alkategaiaren dohainak goraipatu zituzten, lanerako gaitasuna eta gertutasuna, besteak beste. Serranok ia 15 urte daramatza alkate karguan. Anton Arbuluri hartu zion lekukoa, 2008an. Atzoko ekitaldian 15 urte hauetan egindako lana azaltzera eman zuten.