Merkatua Bizirik elkartearen sorrera festa
18.00etan hasiko da Merkatu plaza kanpoan eta musika emanaldiak eta jan-edana egongo dira
Zarauzko Merkatua Bizirik elkarteak bere sorrera ospatzeko festa atolatu du ostiralerako.
18.00etatik aurrera musika emanaldiak eta jan-edana egongo dira Merkatu plaza kanpoan. Zarautz Trik kultur elkartekoen doinuak, Mikel eta Imanol txalapartariak, bertso sortak eta lopeterrak akustikoan entzuteko aukera izango da bertan.
Horrez gain, parrillada ere egingo dute eta jaki goxoak eskainiko dituzte. Txotxeko sagardoa ere egongo da bertan.
Antolatzaileek festa aprobetxatuko dute merkatuari buruzko informazioa zabaltzeko. Elkartea abenduan sortu zuten 24 negozioetako jabeek.
Temas
Más en Bertan
-
Los trabajadores de Servicios de Txingudi inician una huelga por el bloqueo del convenio
-
Hondarribia acoge una nueva edición del festival de cortometraje musical AMUA
-
Nueva cita en Arrasate para renovar el DNI y el pasaporte ante la alta demanda
-
La fachada del Museo Cristóbal Balenciaga, trampa mortal para aves: al menos 16 muertas en poco más de un año