Zarauzko Arkamurkak (Zarauzko natura taldea) klima aldaketari buruzko hitzaldi bat antolatu du etzirako. Arturo Elosegik, EHUn Landareen Biologia eta Ekologia katedraduna, emango du hitzaldia eta ondoren entzuleekin solasaldia egongo da.

Elosegik askotan komentatu du “klima aldaketaren aurrean gaur ari gara etorkizuna baldintzatuko duten erabakiak hartzen, baina hartu beharreko erabakiak beranduegi hartzen ari gara”. Bertan, aurrera begira zer egin daitekeen edo zer datorren bezalako galderei erantzuten saiatuko da Elosegi.

Arkarmurkakoek adierazi dutenez “Zarautzek lehorretik zein itsasotik, berebiziko arrisku hidrologikoak ditu: batetik, herria paduraren gainean eraikita dagoelako eta, bestetik, Jaurlari-tzak berak seinalatu duelako itsas mailaren igoeren eszenatokietan kalte handienetarikoa jasoko lukeen herria dela”.