Berriki, Errenteriak XVI. Koldo Mitxelena bekaren talde irabazlea jakitera eman du. Uxue Díez Guiral (zuzendaria), Maite Azabal Gallego, Ane Fernández Trigo eta Aitor Narbarte Álvarez ikertzaleek #Kuirorartxibobizia izeneko proiektua gauzatuko dute.

Talde irabazleak 15.000 euroko beka jaso du, eta 18 hilabete izango ditu datorren urtearen amaieran ezagutaraziko den ikerketa egiteko.

Udalak bekaren gaia LGTBI+ pertsonen ikusgarritasuna eta ain-tzatespena izan behar zuela ezarri zuen. Izan ere, 2022ko maiatzaren 17an Errenteriako Udalak herriko LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko ekintza plana onartu zuen.

Era berean, eta abian den ikerketa berriarekin elkarlanean aritzeko zein udal ondarea eta herriko memoria berriena handitzeko, dei egiten zaie LGTBI+ mugimenduarekin zerikusia duten argazki, material grafiko edo dokumentala duten pertsonei udal artxibora gerturatu daitezen, non horien kopia digitala egin eta gorde edota dohaintzan jasoko den.

Amaitzeko eta aurrerapen gisa, aurtengo abenduan, urtero Euskararen Egunaren bueltan antolatzen diren ekintzen artean, Bilduma aldizkariaren ale berria aurkeztuko da. Aurten Eguneroko bizitza eta harreman komunitarioen garapena. Errenteriako industrializazio garaiko etxebizitza-auzoetan argitaratuko da. Egileak Itsaso Larramendi Elexgaray (zuzendaria), Ane Abarrategui eta Maddi Texeiro Tarazaga dira.