Beasaingo EH Bilduk konfiantza osoa jarri du Hasier Agirre Elkorozibarrengan, talde politikoak alkategai aukeratu baitu. Prozesu zabal baten ondoren hartutako erabakia da, Beasaingo EH Bilduko lantaldeak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

“Ilusioa, ardura eta lanerako konpromezu irmoa erakutsi du Hasier Agirrek, baita adierazitako babesa eskertu ere”, gehitu dute. Halaber, “kooperazioan oinarritutako politikagintza aldarrikatu du eta orain arteko lan taldearen lana azpimarratu eta eskertu”, jakinarazi dute.

Aho batez onartutako hautagai-tza izan dan Hasier Agirrerena. Pasa den ostiralean herri batzarrean bozkatu zen proposamena.

Zinegotzia aurretik

Ez da lehen legealdia izango Agirre Elkorobarrutirentzat, izan ere, politikagin-tzako eta herrigintzako hainbat eremutan ibili ondoren, EH Bilduren zinegotzia da Beasaingo Udalean.

Ezkerretik, beasaindarren eskubideen alde lan egiteko gogoa eta konpromezu sendoa duela adierazi du.