Donibaneko emakumeei eskainitako jardunaldia
Hilaren 23an, Ane Zulaikaren ‘Emakumeak blai’ laburmetraia botako dute kulturgunean
Sanjuandarren Oroimena taldeak, Ubera liburutegiarekin elkarlanean, eta Pasaiako Udaleko Berdintasun Sailak sustatuta, Donibaneko emakumeak eta itsasoa deituriko jardunaldia antolatu du hilaren 23rako.
Honen baitan, 18.00etan Juanba Berasategiko balioanitzeko gelan, Ane Zulaikak zuzenduriko Emakumeak blai film laburra eskainiko dute, eta mahai ingurua egingo dute ondoren, Donibaneko emakumeak izenburupean. Ordu eta erdiko saioa izango dela aurreikusi dute.
Sarrera doakoa eta librea da, beraz ez da gonbidapenik eskuratu beharko.
Gainera, egutegia aurkeztuko dutela ere jakinarazi dute.
Temas
Más en Bertan
-
"Ser minero era motivo de celebración; la vida en el campo era aún más dura"
-
Duelo paterno-filial en las gradas de la zona deportiva de Mintxeta
-
“No podemos olvidar nuestras raíces. Hay mucha música propia que, si no la cantamos, corre el riesgo de desaparecer”
-
El irundarra José Granado recibe el Premio Periodista Solidario