Azpeitiako Euskara Plana osatzeko helburuz, iazko udazkenetik hainbat bilera eta inkesta egin dira herritarrek euskararen inguruan duten ikuspuntua eta kezkak ezagutzeko. Plana osatuta, urtarrilaren 25ean aurkeztu zen eta joan zen astean tramite ofizialei bukaera eman zaie otsaileko ohiko plenoan onartuz aho batez. 2023-2026 Euskara Plana onartu eta gero, plan horretatik abiatuta sortutako Euskara Mahaia martxan jartzeko unea heldu zen. Une hori joan zen asteazkenean iritsi zen. 18 herritar elkartu ziren, batzuk hainbat eragileren ordezkari moduan eta norbanako gisa beste batzuk. Lehen saioan mahaiaren dinamika zehaztu eta 2023rako ekintza plana prestatzeari ekin zioten. Hori dela eta, Euskara Mahaiak urtean hiru bilera egingo ditu. Lehena urtearen hasieran, urteko plangintza osatu eta onar-tzeko; bigarrena, urte erdian, jarraipenerako, eta, urte bukaeran, hirugarrena, ondorioak ateratzeko. Bi bileretarako datak jarri zituzten: maiatzaren 10ean eta azaroaren 8an, Basazabalen, 18.30etan. Euskara Mahaia irekia da eta herritar orok har dezake parte bertan.