Astigarragan, Donostia ibilbideko bidegorria egokitzeko proiektuak hasiera batean 80 zuhaitz heldu botatzea aurreikusten zuen. Obrak duen eraginaz eta hiriko zuhaitzek duten garran-tziaz ohartarazteko, Eguzki talde ekologista eta herriko bizilagun bat Udalarekin harremanetan egon dira . “Nahiz eta gure eskaera osoa ez bete, ontzat eman dugu izandako emaitza”. Azpimarratu dutenez, Astigarragako Udalak bere argudioak entzun ditu ahalik eta zuhaitz gutxiago botatzeko.

“Hiriko zuhaiztia azpiegitura berdearen elementu garrantzitsuenetako bat da, ingurumen zerbitzuak ematen ditu, eta ekarpenak egiten dizkio biodibertsitateari, kapital natural eta kulturala da, eta kontserbazioa eta lotutako biodibertsitatea bermatzeko egokia”, aditzera eman du Eguzkik.

Gauzak horrela, “obrak hasita, Udala berriro gurekin harremanetan jarri da, obrak egiten ari den enpresak bost bat zuhaitz gaixo topatu dituela eta botatzea planteatu diola esateko”. “Zerbait egin baino lehen, Udalak gure iritzia jakin nahi zuen, hau da, zuhaitzak bizirik jarraitzeko aukera ikusten genuen ala ez. Hasteko, gurekin harremanetan jartzeko egin duen saiakera oso positiboa dela uste dugu”, aipatu dute.

Eguzkiren aburuz, zuhaitzak ez daude gaixo, mihuraz josita baizik. “Udalari landare horri buruzko informazio zabala pasa diogu, eta hortik aurrera nola jokatu behar duen zuhaitzak bizirik manten-tzeko azaldu dugu”.

Talde ekologistak Udalak emandako informazioa kontuan hartuko duela espero du.