Nabarmenena Buruntzaldean ezaugarri desberdineko udalerrik osatzen dutela da. Biztanle kopuruari dagokionez, 15.000 eta 20.000 biztanleren bueltan dabiltza Andoain, Hernani eta Lasarte-Oria; 6.000 biztanletik gora Urnieta eta Usurbil, eta 7.000 inguru ditu Astigarragak. 

Euskaldunen kopuruari dagokionez, 2021ean, mutur batean Usurbil kokatzen zen %72,83 tasarekin eta bestean, Lasarte-Oria %45,52rekin

Soziolinguistikoki ere aniztasun handiko eskualdea da. Adibidez, Usurbilen 2021ean biztanleriaren %72,83 euskalduna bazen, Lasarte-Orian %45,51 zen.Astigarraga %65ean, Hernani eta Urnieta %60an eta Andoain %50ean kokatzen ziren euskaldun hiztunen kopuruari dagokionez.

Nahiz eta desberdintasunak nabariak izan, sei udalerrietako Euskara sailek zenbait proiektu batera lantzen dituzte. Guztiak Buruntzaldeko Euskara sailek sustatutako buruntzaldea.eus atarian jasotzen dira. Hamar urtetik gora dauzka, eta eduki ugarirekin hornitu dute: euskalduntzea, eremu sozioekonomikorako baliabideak, familia transmisioa, denbora-pasak...

Euskara agenda bateratua

Sei Udalek elkarrekin landutako azken proiektu berria iaz jarri zen martxan. Burun-tzaldeko Udalek kultur agenda bateratua sortu zuten Buruntzaldea Euskaraz webgunearen baitan. Kultur agenda bateratua hilero elikatzeko konpromezua hartu zen. 

Bestalde, urtero antolatzen den egitasmoa, euskararen erabilera normalizatzeko xedearekin, batez ere gazteen artean, gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz egin eta gainditzen dutenen artean 400 euro inguruko bederatzi sari, bat ekimenean parte hartzen duen autoeskola bakoitzeko, zozka-tzen dira, gidabaimena ordaintzen lagun-tzeko. Programa honek hamabi urte bete ditu eta proiektua abian jarri zenetik 1.200 lagun inguruk hartu dute parte eta gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ateratzea lortu dute. 

Urtero egiten den beste deialdi bat errenta aitorpena egiteko sentsibilizazio kanpaina da. Buruntzaldeko sei herrietan, 2021eko ekitaldian 6.662 lagunek (aurreko urtean baino 243 gehiago) Ogasunarekin harremana eukaraz izan zuten; errenta aitorpena egin behar zuten guztien artean %16 inguruk hautatu zuten Buruntzaldean euskaraz egitea aitorpena. Euskara sailek pixkanaka bada ere, gero eta gehiago direla Buruntzaldean aitorpena euskaraz egiten dutenak diote, baina oraindik hobetzeko asko dagoela aitortzen dute.

Gainera, Apelliduak abizendu, euskal abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina ere martxan jarri izan dute.

Azkenik, urtero eskualdeko Lanbide Heziketan D eredua eskaintzen duten zikloen berri ematen duen liburuxka argitaratzen dute. Buruntzaldeko Udalek Lanbide Heziketako ikasketak D ereduan egitea gomendatzen dute: “Horrela, hobeto prestatua egongo zara zeure etorkizun profesionalerako, eta herri honetako bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan lan egin ahal izango duzu”.

Helburu desberdinak

Hala eta guztiz ere, sei udalerrien euskararen datuak hain desberdinak izanik, zenbait programa herri batzuetan bakarrik jartzen dira martxan.

Euskara maila baxuagoa duten herrietan euskararen erabilera eta ezagutza tasak igo-tzeko laguntza eta dirulaguntzak ematen dituzte. 

Aldiz, Usurbilen hitanoa berreskuratzeko tailerrak abian jarri dira. “Herritar ugarik azaldu dute hikaz hitz egiten ikasteko nahia eta guk hikaz aritzeko beldurra kentzea nahi dugu”, adierazi zuten aurkezpenean Usurbilgo Etumeta euskaltegitik.