Getaria – Getariako Udaleko Kultura sailak Inauteriak 2023 Erakusleiho Lehiaketa antolatu du. Dekorazio hoberena duen saltokia sarituko du. Herria animatu eta kolorez janzteko asmoarekin erakusleihoak apaintzera animatzen dute Udaletik.

Gauzak horrela, lehen saria 120 eurokoa izango da. Bigarrenak 80 euro irabaziko ditu eta hirugarrenak, 50. Datorren larunbatean, 10.30etik aurrera, herriko hainbat elkartetako ordezkariz osatutako epaimahaiak establezimenduak bisitatuko ditu. Epaimahaiak hurrengo irizpideak izango ditu kontuan: konposizioa, sormena eta originaltasuna.