Flavio Banterla Secundino Esnaola musika eskolako irakaslearen NNN ZZZ abestiaren bideoklipak euskarazko bideoklip onenari saria irabazi du Huhezinema film laburren jaialdian. Jaialdi hau Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek antolatzen dute.

Banterla Italiatik Euskal Herrira etorri zen eta egun Urretxu eta Zumarragako Secundino Esnaola musika eskolako irakaslea da eta Zaldibian bizi da. Eskolak emateaz gain, abestiak sortzen ditu eta kon-tzertuak egiten ditu. Bere abesti berrian, lehenengoz euskaraz abestu du. Abestiaren izenburua NNN ZZZ (Nor Naiz Ni Zein Zara Zu) da. Bideoklipeko protagonista bere semea da (hiru urteko Mateo).

Saritutako bideoklipak buruhandi baten eta haur baten arteko adiskidetasunaren istorioa konta-tzen du. Ipuin “zoriontsu, triste eta itxaropentsu” horretan artistak honakoa adierazten du, “ezer ez da sortzen, ezer ez da suntsitzen, dena eraldatzen da”.

Aitor Arrutik zuzendutako bideoklipa Zaldibian dago grabatuta, non artista italiarra bere emaztearekin eta hiru seme-alabekin bizi den.

Kolaboratzaileak

Musikari italiarraren lan berri horretan Maider Zabalegik eta Tolosako Et Incarnatus orkestrak parte hartzen dute. Baita Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolako irakaslea den Gorka Benitez saxofoi-jotzaile lekeitiarrak ere.