Inda Mendi elkarteak 50 urte beteko ditu ostegun honetan
Ospakizun gisa hamabi kilometroko mendi irteera antolatu dute igande honetan Udalatxerantz
Ostegunean 50 urte beteko ditu Zumaiako Inda Mendi elkarteak eta ospatzeko iganderako mendi irteera prestatu dute.
Udalatxera joango dira eta zumaiar guztiei parte hartzeko gonbitea egin diete. Mendi berezia igotzeko bide desberdin bat egingo dute, gainera.
Arrazolatik abiatuta, lehendabizi Besaidera igoko dira. Ondoren, hiru lurraldeetako mugak elkartzen dituen puntu horretatik, Udalatxerantz joko dute kaskoaren mendebaldetik.
Askorentzat ezezaguna den igoera horretan dago, Mari jainkosaren kobazuloetako bat. Gainaldeko gailurra, gurutzea eta begiralekua ikusi eta gero, beherantz joko duteezagunagoa den Udalako bidetik.
Ibilbidea 12 kilometrotakoa da eta 900 metrotako denibel metatua du. Goiz-buelta horretara animatzen direnek Inda Mendiko elkartearen webgunean eman dezakete izena (www.indamendimb.eus) edo goiko estankoan (943 860 357).
Autobusa, beti bezala, Txomin Agirreko geltokitik irtengo da goizeko 7.30ean. Helduek 7 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek 5. Elkartekoek gogorarazten dute parte har-tzeko ez dela beharrezkoa bazkide izatea.
Más en Bertan
-
Zarautz prioriza a los vecinos 134 plazas de aparcamiento
-
El deporte se viste de gala en Eibar
-
Las farmacias de Elgoibar se alían con el Ayuntamiento para la detección precoz de problemas sociosanitarios
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi