Urola Garaia Mankomunitatearen zaintza diagnostikoak jarraipen batzorde bat izango du. Batzorde hori astelehenean eratu zen, Urolako Garaiko emakumeen etxean. Hegoaldetik Enarak kooperatibak egingo du, eskualdeko eragileen eta herritarren parte-hartzearekin.

Zaintza diagnostikoaren jarraipen batzordea Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako Gizarte Zerbitzuetako teknikariek, Urola Garaia Mankomunitateko Berdintasun batzordeko kide politikoek, mankomunitateko Berdintasun arloko teknikariek eta Hegoaldetik Enarak kooperatibako kideek osatzen dute.

Mankomunitateak zaintzaren diagnostikoa egin behar du, modu parte-hartzailean eta batzordeak prozesuaren eta diagnostikoaren jarraipena egingo du.

Berdintasun arloak Hegoaldetik Enarak kooperatibarekin garatuko du zaintzei buruzko diagnostiko parte-hartzailea.

Zaintza diagnostikoaren jarraipen batzordea prozesuari zilegitasuna emateko (adierazgarriagoa eta aberasgarriagoa eginez), diagnostikoa mankomunitate osoaren erantzunkidetasunetik eraikitzeko, beste ikuspegi batzuk ezagutzeko, komunitatearen interesak zain-tzeko, informazioa eta ezagutza lehen eskutik izateko eta komunitateari informazioa emateko sortu da.

Batzordearen zereginak

Zain-tza diagnostikoaren jarraipen ba-tzordeak hainbat zeregin izango ditu. Hasteko, Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako zain-tzen eta zerbitzuen funtzionamenduari buruzko funtsezko informazioa emango du. Horretaz gain, bideratzaileei orientabideak emango dizkie. Funtsezko informatzaileak zeintzuk izan daitezkeen, adibidez.

Horretaz gain, prozesuaren bermatzaile izango da eta lau herrietako bizilagunei zaintza diagnostiko parte-hartzailearen berri emango die.

Bestalde, zaintza diagnostikoaren jarraipen batzordeak elkarrizketen edukia, landutako gaia eta prozesu osoa ezagutzeko aukera izango du eta informazio hori eskaini ahal izango du.

Bukatzeko, prozesuaren ebalua-tzailea eta behatzailea izango da eta komunitatea diagnostiko parte hartzailearen prozesuan parte hartzera animatuko du.