Gurasolagun otsailaren 3an hasiko da Astigarragan
Gurasoen arteko giroa euskalduntzeko programa da eta ostiralero elkartuko dira Herri Eskolan
Otsailaren 3an hasiko da Gurasolagun, Xaguxar, AEK eta Astigarragako Udalak elkarlanean antolatutako ekimena. Gurasoen arteko giroa euskalduntzeko sortutako proiektua da eta, era berean, euskara praktikatu nahi duenak bere maila hobetzeko balio du.
Otsailetik ekainera bitartean, ostiralero, 16.45etik 18.00etara. Herri Eskolako jangela txikian egingo da, eta atzeko jolastokira ateratzeko aukera ere izango da.
Gurasoak elkartzen diren bitartean, haurrak egon litezke bertan. Gainera, hilean behin guraso zein haurrentzat tailer berezia antolatuko da.
Hiru bide daude izena emateko: telefonoz (607 610 687 edo 943 331 067); e-postaz (iker-g@aek.eus edo euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus) edo izen-emate orria betez. Orria beteta postaz bidali behar da lehen aipatutako helbide elektronikoetara edo lehen saiora eraman (Udal webgunean deskargatu daiteke). – A.M.
Temas
Más en Bertan
-
Arrasate: Emakume Txokoa despliega su programación hasta junio con formación, cultura y mirada feminista
-
Errenteria renovará equipamientos para menores de edad
-
La XIII edición del Ordizia Urpekoak Saria se celebrará este sábado
-
Getaria solicita ser declarada como zona tensionada para controlar el precio de la vivienda