Zumaiako Emakumeen Etxean dinamizatzaileak zaintza lanetarako hartu duen murrizketagatik %45eko lanaldia eskaintzen da.
Bertan egoteko ezinbestekotzat jotzen dira euskara ahoz zein ida-tziz menperatzea, genero gaietan/feminismoan esperientzia izatea eta komunikazio lanetan aritua izatea.
Horrez gain, genero arloan formakuntza, lan esperientzia eta bestelakoak izatea baloratuko dute. Baita ere, komunikazio lanetan jakintza eta ibilbidea izatea: komunikazio estrategiak gauza-tzen jakitea, diseinu eta web aplikazioen oinarrizko ezagutza, sare sozialetan eskarmentua...
Interesdunek kurrikulumak info@zumaiakoemakumeonetxea.eus helbidera bidali behar dituzte eta azken eguna otsailaren 3a izango da. Emakumeen Etxeko ekintza edo jardueraren baten, edo komunikazio plangintza baten proposamena bidaltzea eskatzen zaie.