Igandean Irisasi BTT Hotzak akabatzen proba egingo dute Usurbilen, eta, horren ondorioz, hainbat aldaketa izango dira trafikoan. Esaterako, Bizkarreko herri sarrera itxita egongo da 8.00etatik 14.00etara. Tarte horretako Donostia-Zumaia autobusak San Inazioko biribilgunean geldituko dira, eta herrira sartu-irteerak ere San Inaziotik egin beharko dira.

Santuenean Zubietarako bidea moztuta egongo da, baita Kale Nagusiaren hasiera eta eliza arteko tartea ere.

Udaltzaingoak ahal den neurrian lasterketa pasako den inguruetan kotxerik ez hartzeko gomendatu du.