Nokalagun saioak antolatu ditu Zumaiako Emakumeen etxeak, AEK-ko irakasle baten gidaritzapean.

Noka berreskuratzeko asmoarekin mintzalagun taldea osa-tzea dute helburu.

Bestalde, hitanoa emakumeak ahalduntzeko tresna gisa erabili nahi da bertan, beraz, jardunaldiak ikuspegi feministatik aztertuko dira.

Saioak ostiraletan izango dira, bi astean behin, ostiral honetatik ekainaren 3ra bitartean, 18.00etan.

Izena Emakumeen Etxean (San Telmo kalea, 19), e-postaz info@zumaiakoemakumeonetxea.eus edota telefonooz 633 432 762 eman daiteke.