Urretxu eta Zumarragako Vivak musika taldeak Plegu abestia aurkeztu du YouTuben. Abesti hau hiru talde eta bakarlariren kolaborazioaren fruitua da: Vivak, Bihar eta Esanezin. Kantak folk, pop eta elektronika ukituak ditu. Nahasketak eta masterizazioa Aimar Ibarzabal zumarragarrak egin ditu (Ilun produkzioak).

Vivak 2021ean sortutako proiektu instrumental akustikoa da. 2022an beraien lehen diskoa argitaratu zuten. Hainbat kontzertu eman dituzte.

Esanezin taldeari dagokionez, Altzagako Ianire Aranzabalek eta Bartzelonako Oriol Floresek sortu zuten. 2021ean kaleratu zuten lehen diskoa. Iaz banda osatu zuten, Arri Iraeta, Yerai Gascon eta Iñigo Asensiorekin.

Bihar taldeko kideek identitatea ezkutuan mantendu nahi dute, ez dutelako ospetsu izateko nahirik, ezta asmo komer-tzialik ere. Protagonismoa abestiei eman nahi diete.