Patinaje ikastaroa antolatu dute Azpeitian
Otsailetik apirilera bitartean egingo da eta maila ezberdinak izango dira haur zein helduentzat
Azpeitiko Udalak haurrei zein helduei zuzendutako patinaje ikastaroa antolatu du, patinetan ibiltzen ikasi nahi dutenentzat nahiz patinatzen jakin arren teknika hobetu nahi dutenentzat. Otsailean hasiko da ikastaroa, eta apirilera bitarteko larunbatetan eta igandetan eskainiko dituzte saioak: otsailaren 4an, 5ean, 12an eta 18an, martxoaren 4an, 5ean, 11n, 12an eta apirilaren 1ean, 2an, 29an eta 30ean. Guztira, lau talde egingo dituzte, eta bakoitzak bere ordutegia du. Toki mugatua du eta herritarrek dagoeneko eman dezakete izena, igerilekuan edo kiroldegian. Azpeitiko Kirol Patronatuko bazkideek 50 euro ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek, 75 euro.