Zilegi Eskolen programaren baitan, datozen egunetan Pantailak Euskaraz ekimena aurkeztuko dute Hernanin eta Urnietan. Ikus-entzunezkoen munduan euskararen presen-tzia eskasarekin kezkatuta, hainbat egitasmok nahiz eragilek Pantailak Euskaraz sortu zuten.
Egitasmoaren berri ematera zein euskaraz zer, non eta nola kontsumitu daitekeen erakustera etorriko dira ordezkariak.
Hernanin asteartean 18.00etan, Alex Aginagalde izango da Kulturarteko Plaza Feministan.
Urtarrilaren 30ean Ioritz Gonzalez kidea 18.30ean Sarobe gunean egongo da.
Bertaratzeko izena eman behar da (zilegieskolak@aek.eus).