Osaba tabernako mus txapelketa hilaren 28an izango da. 16.30ean hasiko da. Zortzi erregerekin jokatuko dute. Bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko du parte hartu ahal izateko. Lau lehenengoek sariak eskuratuko dituzte. Irabazleek txapelak, oparia eta bildutako diruaren %50; bigarrenek oparia eta diruaren %30; hirugarrenek oparia eta diruaren %20 eta laugarrenek oparia.