‘Mineralen bila’ txangoa antolatu dute bihar Arditurrin
Arditurri parketxe inguruan Mineralen bila ibilaldi gidatua antolatu du Arditurri natura-parkeak biharko. Helburua meatzaritzak bertan utzitako aztarnak ikustea eta ustiatzen ziren mineralak topatzea izango da. Arditurri meategia 2000 urtez ustiatu zen eta oraindik topa daitezke meatzarientzat hain preziatuak ziren mineralak. Ibilbidea 10.00etan abiatuko da parketxetik. Bi orduko iraupena izango du eta elebitan izango da. Bost euroko prezioa du eta izena eman nahi dutenek arditurri@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi edo 943 495 069 telefonora deitu behar dute.
Más en Bertan
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras
-
“Con la ‘eutanasia cero’, el modelo de la perrera ha pasado a ser el de un centro de adopción de perros ”