Beasaingo Aittu Euskara Elkartearen ekimenez, mintza-tertulia saio berri bat izango da gaur arratsaldean. Elena Calvillo mendi lasterkaria izango da gonbidatua, eta bere bizitza eta kirol ibilbidea izango dira solasaldian jorratzeko gaiak.

Hasieran 20 minututan prestatutako galderei erantzungo die Calvillok talde handian. Ondoren, talde txikietan gaiaren inguruan hitz egin eta eztabaidatuko da.

Saioa Igartza Jauregian garatuko da, 18.30tatik 19.30era bitartean. Helburua, euskara hizkuntzaren ulermena eta mintzamena hobetzea da, taldean eta modu entretenigarrian.