Lekuz aldatu dute Helduen Hezkuntzaren oinarrizko prestakuntza eskaintzen duen zerbitzua. Orain arte, Perretxikoa bezala ezaguna den eraikinean izan du egoitza, eta orain, aldiz, San Martin egoitzaren atzeko eraikinera lekualdatu da; Milagrosa eta Iraurgi Ikastetxea egon izan diren eraikinera, alegia.

Aldaketaren arrazoi nagusia da Perretxikoko eremu horretan etorkizuneko gizarte zerbitzuetako baliabideak hartuko dituen egoitza berri bat egitea adostuta dagoela Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. Beraz, eremu hori guztia hustutzeko helburuarekin egin den planifikazioaren baitan egin da lekualdaketa.

Matrikula laster

Helduen hezkuntza aukera eskaintzen du EPAk eta bi matrikulazio epealdi nagusi izaten dira ikasturtean; lehena, irailean eta bigarrena, berriz, urtearen hasieran. 2023. urtean urtarrilaren 30etik 3ra bitartean izango da Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkun-tzako tituluak ateratzeko matrikulazioa egiteko. Epealdi horretan, 10.00etatik 13.00etara egoi-tzan bertan eman ahal izango da izena.

Euskara eta gaztelera ikastaroak ere eskaintzen dituzte, batez ere, atzerritarrei zuzenduta. Saio horietako matrikulazioa hilero egiten da, azken astean.

Helduentzako oinarrizko hezkuntza hiru mailatan dago egituratuta: Hasierako Irakaskuntzak I (matematikako eta hizkuntza-komunikazioko oinarrizko edukiak eta ahozko eta idatzizko ulermena, adierazmena eta elkarreragiteko gaitasuna), Hasierako Irakaskun-tzak II (helduen alderdi guztiak garatzeko aukera emango duten ezagutza eta gaitasun orokorrak), eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lor-tzeko gradua.