Azpeitiko Udalak patinaje ikastaroa antolatu du patinetan ibiltzen ikasi edo beren teknika hobetu nahi duten haur eta helduentzat. Otsailetik apirilera bitarte luzatuko da ikastaroa eta helduei (hasi berrientzako zein patinetan moldatzen direnentzakoan) eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ikastaroa izango da (adinaren arabera, bi talde).

Helduentzako bi talde osatuko dira: hasi berriek 10.00etatik 11.30era izango du klasea, eta ondo moldatzen direnek, 11.30etik 13.00etara. Haurrentzako ere bi talde osatuko dira: 17.00etatik 18.30era LH 1 eta 3 arteko haurrentzako ikastaroa eskainiko da; eta 18.30etik 20.00etara, LH4tik LH6ra bitartekoentzako. Taldeak mugatuak izango dira eta ezinbestekoa izango da patinak eta kaskoa eramatea.

Igerilekuan eta kiroldegia izena eman behar da. Kirol Patronatuko bazkideek 50 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek, aldiz, 75 euro.