Gaur, aurreikuspenen arabera, Hernaniko Udala Ave Maria parkeko basoko lizarrak mozten hasiko da. Izan ere, Udalak egindako azterketa batek azaleratu duenez, lizar horietako asko gaixorik daude eta, egun haizetsuetan, zuhaitzetako adar lehorrek arriskua sor dezakete oinezkoentzat.

Esan bezala, jendea igarotzeko tokia denez, arrisku hori desagerraraztea gomendatzen dute. Beraz, lehentasunezkoa da gaixorik dauden zuhaitzak ken-tzea eta lurzorua sasiz garbitzea.

Moztutako zuhaitzak bertan utziko dira, ekosistemarako balio handikoak direlako. Izan ere, bertako basoa kontserbatzen laguntzen dute eta, horretaz gain, animalia espezie askoren-tzako habitat berezia sortzen dute eta haientzako elikagaia ere bada.

Ondoren, eremua baso autok-tonoarekin birlandatuko da auzolanean, bioaniztasunaren alde aritzen den Sagarreta herriko taldearekin batera.