Ritxi Lizartzak eta Juan San Miguelek zuzendutako Ainarak dokumentala iaz estreinatu zuten zinemetan eta urtarrillaren 22an Orioko kultur etxean ikusgai egongo da.

Gainera, dokumentalaren gidari lanak egiten dituen Anne Etxegoien kantariak kantaldi txikia eskainiko du ondoren.

Emanaldia arratsaldeko 18.30ean hasiko da eta sarrerak 5 euroan eros daitezke kultur etxean edo www.entradium.com webgunean.

XIX. mende amaieran eta XX.aren lehen herenean Pirinioak zeharkatzen zituen emakumezkoen migrazioa du oinarri Ainarak dokumentalak. Zaraitzu, Erronkari, Anso eta Echo ibarretako milaka emakumek Maulera oinez egin zuten bidaia, espartigintzan lan egiteko. Emakumeak familia eta herria atzean utzi eta lanera joaten ziren dirua irabazteko. Egunean 16 orduko lana egiten zuten sarri.