Hernaniko Kaxkoko eraikinen itxura txukuntze aldera, Udalak bizilagunei aukera eman nahi die fatxadak margo-tzeko.

Udalak hartuko du lanen ardura eta eraikinen lehen solairura arte pintatuko du. Lehengo koloreak mantentzen saiatuko da.

Komunitateren batek Udalak haien fatxada margotzeko baimena ez ematea erabakitzen badu, Udalarekin harremanetan jartzea eskatzen zaie biharko eguerdia baino lehenago.

Harremanetarako bi bide daude eta honako hauexek dira: e-posta (zerbitzupublikoak@hernani.eus) eta telefono zenbakia (943 336 040).