Datorren hilaren 23an hasiera emango zaio Ekonomia zirkularra, bertako produktuarekin egindako sukaldaritza ikastaroari, Idiazabalen. 20 orduko programa izango da eta, besteak beste, bertako produktuen garapena eta merkatua sustatzea, eta sukaldaritzaren bidez produktua balioan jartzea ditu helburu.

Ikastaroa doakoa da eta pertsona guztiek parte hartu dezakete, nahiz eta 55 urtetik gorakoek lehentansuna izango duten. Saioak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, 17.00etatik 19.30era. Izen-ematea 663 626 196 zenbakiaren bitartez gauzatu behar da.