Urtarrilean zehar Azpeitiak hainbat emanaldi izango ditu
Gustu eta adin guztietako herritarrei zuzendutako emanaldiak antolatu ditu hil honetarako Kulturaz kooperatibak Azpeitian. Dagoeneko eskuragarri daude emanaldietarako sarrerak, Kulturaz atarian.
Lehenengo hitzorduak asteburu honetan izango dira. Larunbatean Neomak eta DJ Julius Sanagustin kulturgunean izango dira, 22.00etan. Musikaz gain, an-tzerkiak ere izango du bere lekua hil honetan kultur eskaintzan, izan ere, igandean Ama antzezlanaz gozatzeko aukera izango da, 19.00etan, Soresasu antzokian. Jon Oregik zuzentzen duen antzezlana “egunerokotasunean aurkitu ahal diren super-anti-heroiei buruzko istorioa da”.
Hurrengo hitzordua urtarrilaren 21ean izango da. Egun horretan, 22.00etan, Willis Drummond, Ro eta Trini Fox taldeen kontzertuak iragarri dituzte, Sanagustin kulturgunean. Urtarrilaren 27an, aldiz, Ruper Ordorika abeslaria Amour eta Toujours azken lana aukeztuko du, 22.00etan, Sanagustin kulturgunean, eta urtarrilaren 29an Anonyme popular taldearen emanaldia aurreikusi dute, 19.00etan, Soreasu antzokian.
Zine eskaintza ere izango da hil honetan: Go!azen (urtarrilak 22), Eo (urtarrilak 22 eta 23) eta Irabazi arte! (urtarrilak 28).
Temas
Más en Bertan
-
Eibar, de las ruinas de la Guerra Civil a los ‘gloriosos’ años 60 cuando era conocida como la cuarta capital de Euskadi
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras