Datorren igandean amaituko da Unai Alberdi argazkilari zarauztar gaztearen lehen bakarkako erakusketa.
Abenduaren 15ean zabaldu zuten 30 argazkiz osatutako galeria Torre Luzeko aretoan eta orain sei egun bakarrik geratzen da argazki erakusketari bisita egiteko.
Torre Luzeara oraindik gerturatu ez diren kutura
zaleak azken egunak aprobetxatuz gero bi bildumez osatutako erakusketa aurkituko dute: neguan ateratako argazkiak eta udan ateratakoak.
Torre Luzeako ordutegia hurrengoa izango da: arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara.